Xala: ‘Ondo sentitzen naiz, nik jokatzen segituko nuke’

Faktoria / 2016-02-23 / 00:23.37

entzunIves Salaberi “Xala”, Sebastian Gonzalez eta Panpi Ladutxe Ipar Euskal Herriko pilotariekin mahai inguru berezia. Xalari Hego Euskal Herrian jokatzeari utzita zer sentitzen duen galdetu diote, Sebastian Gonzalezekin bere ibilbidea ekarri dute gogora eta Panpi Ladutxek Ipar Euskal Herritik pilotari profesional berria prestatzeko irakasle beharra azpimarratu du.

“Jokoa mugitu da; fisikoaren aldetik fiteago jokatzen da”

Peio Larraldek eta Battitta Ducassouk jokatu berria zuten buruz buruko finala. Bixintxo Bilbaok Arrangoitzeko finalerdia galdu zuen lehenago Ducassouren kontra. Hirurek Parisko lehiaketa jokatuko dute asteburu honetan.
Elkarrizketa egin die Ipar Euskal Herriko Hitzak

”Baigorrira etorri diren errefuxiatuekin, errezeloak uxatu egin dira”

Mezularia / 2016-01-26 / 00:07:04

entzunBaigorrira 41 errefuxiatu etorri ziren azaroan. Igandean alde egingo dute Baigorritik, eta agur festa antolatu dute herrian. Jean Mixel Koskaratek esan duenez, hasieran herritar batzuek zituzten errezeloak uxatu dira. 33 errefuxiatuk asilo eskaera aurkeztu dute.

Albiste idatzia irakurri nahi izatera, hemen esteka

Euskal Herriko gaztetxeetatik ibilbidea. Zatoz!

Faktoria / 2016-01-14 / 00: 03:20-00:10:15

entzunTopatu.eus atariak zazpi herrialdeetako gaztetxeen gida eguneratua kaleratu du. Hauetako zaharrena, gazteena eta hustuarazi duten azkeneko kideekin hitz egin dute Faktorian.