Euskelelea

Munduan barrena

Behin batean ari omen ziren laminak haritz ezpala batzuekin jolasean, harrizko pilotekin, harkaitzezko pareta baten kontra. Marik ezpala horietako bat hartu, barrutik hustu eta eta lau soka josi omen zizkion: soka bat lurrarentzat, marroia, beste bat urarentzat, urdina, beste bat haizearentzat, gardena, eta beste bat suarentzat, gorria. Horrela sortu ei zuen Euskelelea, bere kantuak laguntzeko musika-tresna aproposa, eta gerora munduan zehar zabalduko zena, lekuan lekuko izen eta musikak bereganatuz.

Enrike Solinís-en ideia eta instrumentu originalean oinarriturik, Juan Kruz Igerabideren ipuin eta hitz jolastiekin, Euskal Barrokensembleren doinu eta kantu ederrekin eta Irrimarrak sortutako irudi gozagarriekin gure irudimena airean eramango du Euskeleleak 3 urtetik gorako haur eta familiei eskainitako ipuin musikatu honetan, elkarrekin abestu eta gozatuz.

Haur Hezkuntzako ‘bidaiak’ proiektua

Begonazpi ikastolako bost urteko neska-mutilak munduan zehar dabiltza. Bidaiak proiektua da. Zazpi astetan, bidaia prestatu, hau da, pasaportea, maleta eta hegazkineratzeko txartela antolatu, abioia hartu hegaldi-simulagailuan eta Amerika, Afrika, Asia eta Ozeaniaren barri jasotzen ibiliko dira. Hona hemen argazkiak.