Idazle bihurtu diren irakurleen berri, Garoako Imanol Agirreren eskutik

entzun Garoa kultur laborategiaren liburu dendetan egitekoak diren aurkezpenak baliatu ditu Imanol Agirrek gaurko literatur tarteko gaia proposatzeko. Izan ere, Donostiako dendan Lucia Baskaranen Partir liburua aurkeztuko dute, eta Zarauzkoan Ekhiñe Eizagirreren Alde erantzira nabil. Horren harira, Garoaren bueltan irakurtzen ibilitako jendea idazle izatear heldu dela ohartu da Agirre, eta horrek eragiten dizkion burutazioak ekarri ditu gurera.

Lonja-Laket, Lonjetan droga kontsumo arduratsua egiteko programa

Faktoria / 2016-03-29 / 00:11:30

entzunLokaletan biltzen diren gazteekin elkartu eta lonjen erabilera ludikoari lotutako arriskuak murriztea da Lonja-Laket egitasmoaren helburua. Ekimenak Europako Kontseiluaren aitortza jaso zuen 2012an eta orain, Vital Fundazioaren laguntzaz, Araban jarri dute martxan. Unai Perez de San Roman, drogen kontsumoaren arriskuen murrizketen aldeko Ai Laket Elkarteko kideak eman du programaren berri.

J. Asurmendi: ”Entzierroen lehengo filosofia berreskuratu nahi dugu”

Mezularia / 2016-03-21 / 00:11:57

entzunIrrintzi peñako Josu Asurmeni entzierroaren mahaiko kideetako bat da. Aurtengo San Ferminetarako Iruñeko udalari entzierroen inguruan egingo dizkieten eskarien berri eman du.

Fidela Bernat Erronkarieraz

Fidela Bernat (Uztarroze, Nafarroa, 1898ko apirilaren 24a – Iruñea, Nafarroa, 1991ko otsailaren 23a) erronkariera edo Erronkariko euskalkia hitz egiteko gai zen azken pertsona zen.
Bere heriotzaren data, 93 urterekin, erronkarieraren heriotzatzat ere hartzen da. Nafarroako Fonotekan hainbat dokumentu daude emakume honi egindako elkarrizketekin. Urte askotan zehar Iruñean bizi izan zen.