Buruz ikastea Hezkuntzan gainditu beharreko ohitura da?

Jin eta Joan / 2021-06-07 / 00:12:33

audio_ikonoa

Memoria lantzeari buruz eta horretarako dauden eredu zein joera ezberdinez aritu dira Jin eta Joan, Bilboko Miguel de Unamuno institutuko ataritik zuzenean.

Hezkuntza prozesuan informazioa buruz ikasi eta memoria lantzeari buruz galdetu diete: Joxe Amiama EHU-ko pedagogia irakasleari, Xabier Castrillo Iruñeko Mendigoiti ikastetxe publikoko irakasleari, Zigor Ibartzabal Ikastolen Elkarteko Hekzuntza arduradunari eta Juanjo Torres Barañaingo “Luis Morondo” Musika esolako zuzendari eta tronboi irakasleari. 

Kebasque: euskal kebaba kalitatezko osagaiekin

Faktoria / 2019-04-05 / 00:12:05

audio_ikonoa

Mugaritz jatetxean lanean aritu ostean, Eduardo Mejíak 180 graduko itzulia eman dio bere sukaldaritza ibilbideari: ‘kebaba’ zabaldu du Bilboko Iturribide kalean, baina, ez edonolakoa “bertako eta kalitateko osagaiak dituen kebaba da gurea”, dio Jon Casamayor bikote eta laguntzaileak jatetxeako sukaldean. Hori da Kebasque-aren oinarria. Entzun nola presta daitekeen.

Xabier Lasaga: ‘Olagarro ama hil egiten da ugaldu ondoren’

Faktoria / 2017-05-26 / 00: 12:16

Olagarroak leku itxian ugaltzea oso ezohikoa da eta hori gertatu da Donostiako Aquariumean. Oraindik egunero ari dira jaiotzen kumeak baina zalantza da bizirik jarraituko ote duten. Bertan izan dira Faktoria saioko kazetariak.

Zein eragin izan dute sare sozialek gazteen arteko harremanetan?

bideoa“Sare sozialek gazteen arteko harremanak erabat aldatu dituzte. Gauza asko erraztu dituzten bezala, arrisku ugari sortu dira eta hauek era egokian erabiltzea da egun gurasoei kezka handiena pizten dien gaia. Horren inguruan aritu gara hizketan Ander Lertxundi sexologoarekin eta hainbat gauza argitzearekin batera, aholku interesgarriak eman dizkigu”. Hamaika telebista.

Ikusi bideoa.