Gazteek zer diote homosexualitateaz?

bideoa“Aizank! saioan orientazio sexuala izan dugu hizpide Zurriola ikastolako gazteekin. Bikote homosexualak ikusten dituztenean zein jarrera hartzen duten eta honen inguruko zein aurreiritzi ditugun galdetu diegu besteak beste. Gainera, normalitzatzeko zer egin beharko genukeen ere hausnartu dugu” Hamaika telebista.

Ikusi bideoa

Prentsaren trantsizio digitala

Etengabeko aldaketan daude komunikabideak mundu zabalean. Euskarazko hedabideak ez dira salbuespena. Berrikuntza teknologikoetara, kontsumo modu berrietara eta aro digitalera egokitzen ari dira. BERRIA TBk prentsaren trantsizio digitalari buruzko erreportaje berezia prestatu du. Euskarazko komunikazio esparruan erreferentziazko sei ordezkarien iritziak jaso ditu: Alberto Barandiaran Hekimen euskal hedabideen elkarteko zuzendaria, Alaitz Artolazabal Tokikom euskarazko toki komunikabideen bateraguneko zuzendaria, Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendaria, Iban Arantzabal Goiena taldeko zuzendari nagusia, Estitxu Eizagirre Argia aldizkariko zuzendaria eta Pello Urzelai Berriako IKT arduraduna.

Hilerokoarentzat tanpoien ordezko bila

Faktoria / 2016-04-21 / 00:20:29

entzunManresako Udalean ezohiko gaia landuko dute gaurko osoko bilkuran: CUPek proposatuta, emakumeek hilerokoarentzat tanpoi eta konpresen ordez, erabil ditzaketen beste tresnez arituko dira. Amaia Nausia eta Arantzazu Fernandezekin gaiaz solastu dira

‘Gero eta ketamina adulteratuagoa saltzen da’

Hirigorrian / 2016-03-16 / 00:27:57

entzunDrogak izan dituzte hizpide Ane Miren, Eneko eta Nahikari pisukideekin. Unai Pérez de San Román Ai Laket-eko kideak eman ditu gaur egungo egoeraren inguruko azalpenak.

”12 urterekin joan behar izan genuen neskame”

Faktoria / 2016-03-07 / 00:23:14

entzunGerra ostean, 1950eko hamarkadatik aurrera, miseriak eta beharrak eraginda, neskame edo neskato joandako ehunka neskaren testigantzak kontatzen dituen dokumentala da “Neskatoak”. Jon Abril zuzendaria eta dokumentalean parte hartu duten neskato ibilitako  Mari Karmen eta Ramoni Tapia ahizpak izan dira Faktorian.