Lorea Argaratek Google Trends izeneko tresna zertan den azaldu du. 2001etik aurrera Interneten gehien egin diren bilaketak zeintzuk izan diren ikusteko aukera ematen digu aplikazio honek. Argazki bilduma bat bezalaxe, datuekin hemeroteka handi bat sortzen da eta erabiltzaileak edozein gairi buruzko bilaketen datuak ikus ditzake.
1930eko maiatzaren 24an iritsi zen, 19 egun eta gero, Australiako Darwin hirira. Efemeride hau osatzen lagundu du Olaia Aurrekoetxea hegazkin pilotuak.
Azken urteotan FIFAk Real Madrid, FC Bartzelona edota Atletico de Madrid futbol taldeak zigortu ditu adingabeko futbolarien nazioarteko transferentziaren debekua errespetatu ez dutelako, hain zuzen ere, FIFAk
eginiko “Jokalarien estatutuari eta transferentziari buruzko
erregelamenduaren” 19. artikulua urratu dutelako adingabekoen
transferentziak gaitzesten dituena.
Egia da egoera batzuk salbuetsita
daudela: batetik, jokalarien gurasoek egoitza klub berriaren Estatura
aldatzen badute, beti ere, futbolarekin zerikusirik ez
duten arrazoiengatik; bestetik, transferentzia Europar Batasunaren edo
Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldean egiten bada, beti ere,
jokalariak 16 eta 18 urte bitarteko adina badu.
Debekuak, besteak beste, lan eskubidea eta ez diskriminatua izateko eskubidea urratzen ditu, Espainiako Konstituzioak arautzen dituen oinarrizko eskubideak direnak (EK 35. eta 14. artikuluak), alegia.
‘Pirineo’ aldizkarian argitaratutako lan baten berri ekarri du Ana Galarragak zientziaren tartera. Datua kezkagarria: 1850etik 2016ra bitartean %88 murriztu da Pirinioetako glaziarren azalera.
Duela 5 urte osatu zen taldea, eta astean bi entrenamendu egiten dituzte. Bakoitzak funtzio oso zehatza du taldean; Ibon Gaztañazpi beraiekin izan da, Orion. Ikus ezazu erreportajea.