Kale inkesta: ‘Boxeoan onena zen, ez zuen aurkaririk, izugarria zen’

Amarauna / 2016-06-04 / 00:05:31

entzunOrain dela 50 urte boxeoak urrezko garaia bizi izan zuen, eta garai hartan izarra izan zen Cassius Clay, Mohamed Ali geroago. Amaraunean kalera atera dira, eta jendeari galdetu, boxeolari ohiaren inguruan.

Nolako ingurunea, halako hizkuntza.

entzunElhuyarreko Ana Galarragak ikerketa baten berri eman du Euskadi Irratian. Hezetasunak, tenperaturak eta antzeko aldagaiek hizkuntzen soinuan nola eragiten duten landu dute. “Leku heze, bero eta tropikaletan, basoak eta izaten diren leku horietan, hizkuntzek askoz bokal gehiago izaten dituztela, eta kantariagoak edo dira, doinu kantariagoa dute, leku lehor, hotz eta  irekietan baino. Horietan kontsonante gehiago izaten dituzte”, adibidez. Zergatik? Entzun.

Adi! Euskaldunen enpatiaz baliatzen den iruzurgilearen beste kasu bat

Faktoria / 2016-04-18 / 00:05:32

entzunAntza denez, Euskal Herrian errukia emateko euskaraz hitz egitea amu eraginkorra da. Horretaz baliatzen da egoera larrian dagoela irudikatzen duen iruzurgilea (Breaking Basque ezizena jarri diote sarean). Dirurik ez duela esanez, atsekabetuta itxuraz, euskaldunen borondate onaz aprobetxatzen da. Maite Artola lankideak bere testigantza kontatu du Faktorian.