Koronabirusaren gakoak: txertoaren itxaropena

Ana Galarraga / 2020-10-13 / 00:02:19

COVID-19aren aurkako txertoari buruz galdera asko dago. Izango al da benetan txertorik? Eta zer garapen puntutan dago etorriko den hori? Nolakoa izango da? Zer mugarri edo fase gainditu behar ditu? Galdera horiei erantzun die Ana Galarraga zientzia dibulgatzaileak Teknopolis saioko bideo honetan.

Creative Commons lizentzia
lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Izurriaren kantoietan: Itziar Ituño eta Aizpea Goenaga

Edurne Begiristain / 2020-06-16 / 00:11:25

Egun berean gaixotu ziren koronabirusarekin Itziar Ituño ( Basauri, Bizkaia, 1974) eta Aizpea Goenaga (Donostia, 1959). Alardea teleseriea grabatzen ari zirela kutsatu ziren bi aktoreak —telesail horren grabaketan parte hartu zuten beste hainbat kide ere gaixotu ziren—. «Biok zomorro berdina izan dugu», gogoratu du Goenagak. Aitortu dute «gogorra» izan dela gaixoaldia, eta oraindik ere nabaritzen dituztela hainbat sintoma. «Nekea» sentitzen du oraindik Goenagak, eta gorputzean «ziztada» antzeko batzuk ere bai. «Hobeto nago, baina oso latza izan da», gehitu du Ituñok. Gaixotasuna nola pasatu duten kontatu diote bi aktoreek Berriari. Izurriaren kantoietan seriea argitaratuko du Berriak aste honetan: birusa gertutik bizi izan dutenen ahotsak bilduko ditu.

Creative Commons lizentzia
lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Koronabirusa7: birusaren mutazioak

Elhuyar Fundazioa /2020-04-07 / 00:01:40

Birusek mutatu egiten dute, eta hor dago aurre egiteko zailtasunetako bat. Gripearen aldean, koronabirusek gutxiago mutatzen dute, baita COVID-19ak ere, baina beste birus batzuek baino gehiago.

Creative Commons lizentzia
lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Koronabirusa6: pandemiaren metaforak

Elhuyar Fundazioa / 2020-04-05 / 00:01:25

Gerra-hizkera erabat zabaldu da COVID-19az hitz egiterakoan. Baina zientzialariek ohartarazi dute horrek arrisku handiak dituela. Eta gerraz baino suteaz hitz egingo bagenu?

Creative Commons lizentzia
lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Orio, San Juan eta Hibaika taldeetako arraunlariak

Itxaso Azkonobieta, Ane Arbillaga eta Amaia Etxabeguren Orio, San Juan eta Hibaika taldeetako arraunlariak elkarrizketatu ditu Aitor Manterola BERRIAko kazetariak.