Unamuno Tube / 2020-03-05 / 00:20:47
Seve Atencia bikoiztaile eta Unamuno BHIko irakaslea elkarrizketatu dute ikastetxe bereko DBHko 1. mailako ikasleek. Harena zen Dragoi Bolan Son Gokuren ahotsa.

Unamuno Tube / 2020-03-05 / 00:20:47
Seve Atencia bikoiztaile eta Unamuno BHIko irakaslea elkarrizketatu dute ikastetxe bereko DBHko 1. mailako ikasleek. Harena zen Dragoi Bolan Son Gokuren ahotsa.
Natasha Vergara / 2020-03-17 / 00:05:21
Azken urteotan FIFAk Real Madrid, FC Bartzelona edota Atletico de Madrid futbol taldeak zigortu ditu adingabeko futbolarien nazioarteko transferentziaren debekua errespetatu ez dutelako, hain zuzen ere, FIFAk eginiko “Jokalarien estatutuari eta transferentziari buruzko erregelamenduaren” 19. artikulua urratu dutelako adingabekoen transferentziak gaitzesten dituena.
Egia da egoera batzuk salbuetsita daudela: batetik, jokalarien gurasoek egoitza klub berriaren Estatura aldatzen badute, beti ere, futbolarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik; bestetik, transferentzia Europar Batasunaren edo Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldean egiten bada, beti ere, jokalariak 16 eta 18 urte bitarteko adina badu.
Debekuak, besteak beste, lan eskubidea eta ez diskriminatua izateko eskubidea urratzen ditu, Espainiako Konstituzioak arautzen dituen oinarrizko eskubideak direnak (EK 35. eta 14. artikuluak), alegia.
Maite Goñi / 2019-06-19 / 00:17:50
Irakasle batek ikasle bat Twitterren blokeatzea zilegi da? Galdera zaila da erantzuten, edo agian ez, baina ziur irakasle bakoitzak izango duela bere ikuspuntua. Bere irizpidea. Tira, sarean badira hainbat bizikidetza arau, komunikatzeko eta harremanak izateko unean kontutan izan behar ditugunak. Netiketa deitzen zaie (Netiquette ingeleraz) eta 1995ean idatzi ziren lehenengoz. Maite Goñik zirt edo zart azalduko dizu.
Karmele Jaio idazleak ‘Gaur fikzioa irakurtzera gonbidatzen zaitut’ izeneko TED Talk-a eskaini zuen Gasteizen. Zergatik irakurri behar dugu? Eta zehatzago, zergatik irakurri behar dugu fikzioa? Euskaraz egin den lehen TED hitzaldia. Ikus ezazu!
Erreparatzeko:
Aurretik Yurgi Magoa bezala ezagutzen genuen, sekulako sorginkeriak lortzen zituen antzezlanean. Orain bakarrizketak egiten dabil Euskal Herrian barna.
Iritsiko da euskaltegiak beharko ez ditugun egun loriatsua. Bitartean, euskaltegi honetatik pasa dira ea ze ikasle profil aurkitzen ditugun ikustera.
“Kaiku enpresak zabaldutako iragarkiak zalantzak piztu dizkigu, eta Olaberriko Etxeberri Goiko baserrira joan gara Aitorrekin hitz egitera. Esnegintza sektoreak Euskal Herrian bizi duen egoera azaldu digu” Zuzeu.