Gazteek arduratsu jokatzen al dute sare sozialetan?

bideoa“Gazteen gehiengoak darama une oro mugikorra soinean eta adituen arabera, hauetariko asko “engantxatuta” bizi dira. Sare sozialetan aritzen dira batik bat. Hauek ahalbidetzen duten hori primeran ezagutzen dute baina zalantzan jarri ohi da erabilpen egokia egiten duten. Honetaz eztabaidatu dugu, hain zuzen, Bilboko Urretxindorra ikastolako gazteekin”. Hamaika Telebista

Ikusi bideoa.

Bullying-a egiteko erak aldatu al dira?

bideoa“Bigarren atalean, Donostiako Zubiri-Manteo institutuko gazteekin aritu gara “bullying”-az solasean. Teknologia berriek “cyberbullying”-a ekarri dute eta asko dira hau burutzeko erak. Gazteek nola ikusten dute egoera? Zer egin ohi dute kasu batekin topo eginez gero? Zein da hau gelditzeko era? Nork du ardura?” Hamaika telebista

Ikusi bideoa.

Gazteek zer diote homosexualitateaz?

bideoa“Aizank! saioan orientazio sexuala izan dugu hizpide Zurriola ikastolako gazteekin. Bikote homosexualak ikusten dituztenean zein jarrera hartzen duten eta honen inguruko zein aurreiritzi ditugun galdetu diegu besteak beste. Gainera, normalitzatzeko zer egin beharko genukeen ere hausnartu dugu” Hamaika telebista.

Ikusi bideoa

Gazteek ba al dakite alkohola kontsumitzen?

bideoa“Aizank! saioan Zubiri-Manteo institutuko gazteekin droga kontsumoaz aritu gara hizketan. Batik bat alkoholari erreparatu diogu eta honekin duten harremanaz eztabaidatu dugu. Noiz hasten dira kontsumitzen? Zein testuingurutan? Zergatik? Ba ote dakite zer den edaten dutena? Haien arteko harremanetan eragina al du?” Hamaika Telebista

Ikusi  bideoa.

Gazteek zergatik ez dute euskaraz hitz egiten?

Ikusi bideoa