Drogei buruz solasean

Blai gazteon telebistan drogei buruz hiztektan aritu dira Jokin Segovia Ai Laket! elkarteko kidea, Aitor Aspuru “Drogas, capitalismo y movimientos radicales. Fragmentos para un discurso crítico en Euskal Herria” liburuaren egileetako bat eta Maider Gorritiberea herri mugimenduko kidea.

Iruzkinak:

Jarraitu irakurtzen

‘Barruak astintzen’

Sartu Goienako webgunean eta ikusi (eta nahi izanez gero, deskargatu) “Barruak astintzen” erreportajea.

Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartearen eskutik iritsi da errekonozimendua: Barruak astintzen erreportajea aukeratu du, Kazetaritza eta Buru Osasuna Saria 2015 lehiaketako telebistaren kategorian.

Arrasateko San Juan de Dios Ospitaleak, Arizmendi-Almen Ikastolak eta Goienak elkarlanean egindako erreportajea da. Arabako Arespalditza herrian, lau egunez, elkarrekin bizi izaten egon diren ikasleak eta buruko gaixotasuna duten pertsonak ditu protagonista; euren testigantzetan oinarritzen da lana. Agifesetik adierazi dutenez, “proiektuaren interesgarritasuna eta nola landuta dagoen” baloratu dute, saria erabakitzerako orduan.