Saioa Alkaizaren agurra Nafarroako bertsolari onenaren txapela jaso duenean

EITB 2021-11-28 / 00:01:47

Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo, Julio Soto, Xabat Illarregi eta Xabier Silveirari gailendu zaie Anaitasuna kiroldegian jokatutako saioan.

Saioa Alkaizak irabazi du 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatutako finalean, eta Estitxu Arozenaren eskuetatik jaso du txapela. Hain zuzen ere, Arozenarekin hasi zen bertsotan gazte iruindarra, eta hark txapela eskuratu eta 26 urtera hartu dio lekukoa.

Eneko Fernandez Maritxalar, Eneko Lazkoz Martinez, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri, Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol eta Xabier Silveira Etxeberria bertsolariei gailendu zaie iruindar gaztea, finalean parte hartu duen lehenengo aldian.

Julio Soto buruz burukotik kanpo geratu da, kiniela guztiek iragartzen zutenaren aurka, eta Eneko Lazkoz sartu da Alkaizarekin batera.

Hauxe izan da Saioa Alkaizak txapela jasotakoan bota duen agurra eta bideoa:

Neskatoak dokumentala

1950eko hamarkadatik aurrera, emakume askok etxea utzi eta nagusiki Iparraldera joan behar izan zuten, etxeetan edota hoteletan lan egitera. Jon Abrilek haien testigantzak bildu ditu ‘Neskatoak’ dokumentalean.

Hementxe dokumentalaren pasartez osatutako beste pizgarri bat.