Irudi mintzatuen hiztegia

Nolabait poetikoak diren euskarazko hainbat esamolderen hiztegi edo bilduma bat sortu dute Maider Fernandez, Aitor Gametxo eta Maria Elorzak. Orain arte, bost dira ikus-entzunezko hiztegi berria osatzen duten esamoldeak: “Dzanga egin”, “Hazitarako geratu”, “Hotza bazkatu”, “Saran astia” eta “Zohardi tipil”. Harkaitz Canoren eta Joseba B. Lenoir musikari eta konpositore nafarraren laguntzarekin aurkeztu dute Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa,

“Gu ere HARRERA FAMILIA gara”

 

ZUONDOAN

“Gaur egun oraindik ere, Familia Harreraren baliabidea ezezaguna da gizartearentzat. Aldi berean ordea, gero eta gehiago dira, zenbait arrazoi tarteko, haurrak babesteko baliabideren batean parte hartu behar duten neska-mutikoak, familia naturalaren egoeraren ondorioz, horrek dakarren guztiarekin.

Gai honi buruzko informazioa zabaldu eta gizarteratzeko asmoz egin dugu dokumental hau. Bertan familia desberdinen bizipenak eta gaiari buruzko duten ikuspuntua islatu nahi izan dugu.

Dokumentalaren egitura Euskal Herriko errealitate eta gune desberdinetako familiei egindako elkarrizketetan oinarrituta dago. Bideoak gurasoen, anai-arreben… eta harrerako haurraren inguruan bizi diren gainerako pertsonen esperientziak ezagutarazten ditu.”

Ekoizpena: Maite Elias, Itziar Elias, Esther Fernandez eta Mikel Yerobi
Irudia eta edizioa: Mikel Yerobi
Arte zuzendaritza: Maite Elias
Elkarrizketak: Itziar Elias
Komunikazioa: Esther Fernandez

Mintzakuadr!lla

Gazteak gara. Eskolan ikasi genuen euskara, baina kostatu egiten zaigu euskaraz hitz egitea. Ez dugu ohiturarik lagunekin euskaraz hitz egiteko, edo aukera gutxi izaten dugu euskaraz hitz egiten duten beste gazte batzuekin elkartzeko.

Gutako askok ez dugu ongi hitz egiten, eta behin eta berriz gogoratzen digute hori. Nazkatuta gaude! Guk ez dugu euskaldun perfektuak izan nahi. Nahi duguna ez da arauak betetzea, perfekto hitz egitea eta euskaltzainak izatea.

Nahi duguna euskara hobetzea da. Eta akachak akats hobetuko dugu. Okerrago hitz egiten duten gazteak gehiago dakitenekin elkartuta. Gazteak gazteekin, gure planak eginez eta gure kontuei buruz hitz eginez. klik