Hileko artxiboak: martxoa 2014

“ADOS” esapidea kirolean

Galdera

Egun hauetan eta hainbat frontoitan binakako esku-pilota txapelketa jokatzen ari da. Asteburuetan gustatzen zait partiduak ikustea eta harritu egin nau orain kontatuko dizuedanak: esatariak, jokalariek puntu berberak dituztenean, esan beharrean “bina tantu berdindu dute” esaten du “bina ados daude”. Oso bitxia iruditu zait. Normalean, eskolan “enpatatu” (bai, badakit gaizki dagoela) edo “berdindu ” erabiltzen dut. Zuzena da “ados” hori erabiltzea? Ongi egongo da Euzkitze esatariak hori esaten duelako eta, nire ustez, berak oso ongi hitz egiten duelako. Zuei, zer iruditzen zaizue?

Jarraitu irakurtzen