A eredurako baliabide batzuk

Galdera:

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 2. zikloan ematen dut euskara. Lehenengo aldia da, eta baliabide aproposen gida baten falta nabari dut. A ereduko ikasleentzat egokiak izan daitezkeen asmakizunak, txisteak, aho korapiloak, jolasak, kantak, irakurketak… landu nahiko nituzke. Baduzue gidarik edota material lagungarririk? Akaso, gehiegitxo eskatzen nabil, baina eskertuko nizueke gomendioren bat ematea. Eskerrik asko!

Erantzuna:

Gure blogean baliabide batzuk aurkituko dituzu: A eredua Nafarroan

Bestalde, A eredurako materialen artean, hementxe daukazu sailkapen bat. Argitaletxe batzuek badaukate, hain zuzen ere, eredu honetarako materiala, baina gehienek ez dute deus ere. Horrelakoetan baliagarria izan daiteke D eredurako dagoena baino maila baxuagokoa begiratzea.

Adibidez:

  • Anaya argitaletxeak badauzka Lehen Hezkuntza osorako testu liburuak.
  • Santillanaren kasuan, bigarren zikloan lantzeko LHko 2. mailako testu liburuak agian erabilgarriak izan daitezke: irakurgaiak, ariketak…
IZENBURUA MAILA ARGITALETXEA EREDUA
EUSKARA kolorezko xingola 3 ANAYA-ARITZA A
Proposamen didaktikoa (gida)EUSKARA kolorezko xingola 3 ANAYA-ARITZA A
EUSKARA kolorezko xingolaKasetea3 (ipuinak, abestiak,…) 3 ANAYA-ARITZA A
EUSKARA kolorezko xingola 4 ANAYA-ARITZA A
Proposamen didaktikoa (gida)EUSKARA kolorezko xingola 4 ANAYA-ARITZA A
EUSKARA kolorezko xingolaKasetea 4(ipuinak, abestiak,…) 4 ANAYA-ARITZA A
Hizkuntza Adi-Adi 2-1 2 SANTILLANA D
Hizkuntza Adi-Adi 2-2 2 SANTILLANA D
Hizkuntza Adi-Adi 2-3 2 SANTILLANA D
Irakurmena lantzeko fitxak 2 SANTILLANA D
Irakurmena lantzeko fitxak 3 SANTILLANA D
Irakurmena lantzeko fitxak 4 SANTILLANA D

BESTELAKO LIBURUAK: abestiak, asmakizunak, esaera zaharrak…

IZENBURUA EGILEA ARGITALETXEA
Haur folklorearen bilduma Xabier Etxaniz Pamiela
Txorakikeriak: txisteak, nazioarteko txiskeriak eta beste Kike Amonarriz eta Xabier Relleria Argia
Esaera zaharrak eta txiste berriak J. Ormazabal Elkar
Kalezuloko animalien itzalak Lutxo Egia Pamiela
Hamabi titare (txikientzat) Karlos Linazasoro Aizkorri
Begi-niniaren poemak Juan Kruz Igerabide Erein
Botoi bat bezalaComo un botón(bi hizkuntzetan) Juan Kruz Igerabide eta Elena Odriozola Anaya-Aritza
Zer dela eta zer dela Xabier Etxaniz eta Agurtzane Villate Pamiela
Auskalo! Igarkizuna eta aho-korapiloak Xabier Olaso eta Agurtzane Villate Pamiela
Mattin Parrat. Kanta zaharrekin jolasean Juan Kruz Igerabide eta Jokin Mitxelena Susaeta
Mintzo naiz isilik… Juan Kruz Igerabide eta Lorena Martínez Elkarlanean

Webgune batzuen berri ematen dizugu; oso gauza politak daude.

 

 

Atala Baliabideak, etiketak , , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude