“Concepto” / “Asunto” hitzaren itzulpen egokia

Galdera:

Kudeatze lanetan ibiltzeko erregistro bat eratu dugu. Ez dakigu nola itzuli “concepto” / “asunto” hitza. Zein izan daiteke itzulpen egokia? Eskerrik asko aldez aurretik.

Erantzuna:

Ez da erraza izaten dokumentua aurrean izan gabe hitzak nola itzuli jakitea, baina, kudeaketako hitza dela kontuan harturik, itzulpen egokia AZALPEN hitza dela ematen du.

Dena den, KONTZEPTU hitza ere erabiltzen da gaur egun, zehatzagoa delako edo, eta jasota agertzen da bai Hiztegi Batuan bai beste hiztegi batzuetan ere (ikus 5000 Adorez hiztegiak).

Euskalterm-en bilatuz gero:

eu ordainsariaren kontzeptuak, ordainketaren kontzeptuak

es concepto retributivo

 [Kontsulta-fitxak], [1996]

Erantzuna lagungarri izanen zaizulakoan…

Data: 2008/09/22

Atala Itzulpenak, etiketak , , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude