Data nola adierazi

Galdera

Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamenduaren “Educa” programan ez digute ongi itzuli data adierazteko formula, honela dugu-eta:

——————(e)n, ————-ko —————–(a)ren —————-.

Azken marran ez digute deklinabide marka jarri. Nola izan beharko litzateke?

Eskerrik asko aldez aurretik.

Erantzuna:

Erantzuna: Formula osatzea erraza da. Tokiari/herriari NON kasua gehituz gero, egunari ere gehitu egin behar zaio; beraz:

………………..(e)n, ……….(e)ko …………. aren ………(e)(a)n

  • IRUÑEA(e)n, 2009(e)ko APIRILaren 6(e)(a)n; hau da: Iruñean, 2009ko apirilaren 6an.
  • ANTSOAIN(e)n, 2005(e)ko APIRILaren 10(e)(a)n; hau da: Antsoainen, 2005eko apirilaren 10ean.
  • UHARTE(e)n, 2013(e)ko MAIATZaren 11(e)(a)n; hau da: Uharten, 2013ko maiatzaren 11n.

Aukeran, NON kasua kenduz gero, parentesi gutxiago izanen duzu eta garbiago geldituko zaizu:

……………….., ……….(e)ko …………. aren ………(a)

  • IRUÑEA, 2009(e)ko APIRILaren 6(a); hau da: Iruñea, 2009ko apirilaren 6a.
  • ANTSOAIN, 2005(e)ko APIRILaren 10(a); hau da: Antsoain, 2005eko apirilaren 10a.
  • UHARTE, 2013(e)ko MAIATZaren 11(a); hau da: Uharte, 2013ko maiatzaren 11.

Osatzeko formulan aren ez da parentesi artean idatzi behar, mugatu singularrean deklinatu behar baititugu hilabete guztiak.

Erantzuna lagungarri izanen zaizula espero dut. Ongi izan.

Informazio iturria: Euskaltzaindiaren 37. araua

Data: 2009/04/06 (2013/05/27 datan moldatua)

Atala Zuzenketa, etiketak , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude