“Ezin zaitezkete saskibaloian jolas” ala “Ezin zaitezkete saskibaloian jolastu”?

Galdera:

Jolasorduan ezin zaitezkete saskibaloian jolas ala jolastu?

Erantzuna:

Biak erabil daitezke, “jolastu” aditza “jolas” izenetik eratorria delako. Bestalde, jolas-ordu edo jolas ordu idatzi behar da, ez erabat lotuta.

Dena den, kirolaz ari garenean, “jokatu” aditza erabiltzen da gehiago (“ezin/ez dezakezue joka”).
Beraz, gure aholkua, haurrei edota gazteei esateko, hauxe da:
Jolas-orduan ezin duzue saskibaloian jokatu”,  modu arruntagoa eta eraginkorragoa baita.
Data: 2010/10/06
Atala Hizkuntza, etiketak , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa