“Gauza oso garrantzitsuak” zuzena da ala “Oso gauza garrantzitsuak” esan behar da?

Galdera:

Zuzenak al dira “Gauza oso garrantzitsuak” bezalako sintagmak? Zuzena da “oso” adberbioa izenaren eta adjektiboaren artean tartekatzea? Ez al da “Oso gauza garrantzitsuak” esan behar?

Erantzuna:

Zuzenak dira “Gauza oso garrantzitsuak” bezalako sintagmak. Euskaltzaindiaren Hiztegian “oso” kontsultatuta, ikusiko dugu bi hitz-ordenak ematen dituela ontzat. Halaxe dator espresuki adierazia 10. eta 11. adieretan:

10 adb. (Izenondoari dagokion izenaren ezkerrean). Oso denbora luzean izan zen. Ez dute oso begi onez ikusten. Oso gizon serioa.

11 adb. (Izenaren eta izenondoaren artean). Poz oso handiaz poztu ziren izarra ikusirik. Ordu oso luzeak igaro behar izaten zituen han

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude