Gaztelania / Erdara

Galdera

Zuzena al da “erdara” hitza “gaztelania” hitzaren sinonimo moduan erabiltzea?

Erantzuna

ERDARA euskara ez den beste edozein hizkuntza da (gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana…). Gertatzen dena da guk hemen, Hego Euskal Herrian, gaztelania dugula ondoan eta askotan erdara esaten dugula gaztelania esan beharrean. Berdin egiten dute Ipar Euskal Herrian frantsesarekin, frantsesa esan beharrean erdara esan. Tradizioz horrela egin izan da eta egokia da erabilera hori. Halere, zehaztasunaren mesedetan, argi dago zenbaitetan komenigarria izaten dela ongi hautatzea bi terminoen artean.

Bukatzeko, aipatu nahi dugu “gaztelania” hitzaren sinonimo betea “espainiera” dela. Halaxe dator Euskaltzaindiaren Hiztegi batuan:

gaztelania iz. (hizkuntza) Sin. espainiera

Atala Hizkuntza, etiketak , , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude