Hutsegite partea (elebiz)

Eskaera

Zuengana jotzen dut, berriz ere, eskolako irakasleen hutsegite partea berritu nahi dugulako. Berritu, zuzendu ala euskara eta erdara uztartu.

Orain arte zuengandik jasotako ereduak edo itzulpenak oso ongi hartuta izan dira eskolan.

Zuen erantzunaren zain.

Agur bero bat.

Erantzuna

Eskatutako dokumentua bidaltzen dizugu, moldatua. Hona hemen: Hutsegite partea_elebiz

Eskerrik asko guregan konfiantza izateagatik horrelako agiriak berritzeko garaian, eta baita zuen harreragatik ere.

Lasai asko segitu ahal duzu behar adina dokumentu igortzen; horrela, testu-ereduen saila osatuz joan gaitezke, eta interesatuta egon daitekeen edozein irakasleren eskura jarri EIBZren webgunean.

Lankidetza onuragarria da, alde guztietara ere.

Oso ongi segi, eta nahi duzun arte!

Data: 2013/03/08

Kategoria Zuzenketa, etiketak , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.