Ikasle euskaldun zaharrak A ereduan

Galdera:

Lehen Hezkuntzako 5. mailan ari naiz lanean, A ereduan, eta bi ikasle euskaldun zahar ditut. Ikasleok alfabetatu gabe daude, baina ez dute arazorik ahozko hizkuntzan eta ulermenean. Irakurketa landu nahiko nuke, zein iruditzen zaizue, kasu honetarako, materialik egokiena?

Erantzuna:

Ikasle horiekin D eredurako dagoen materialen bat erabil dezakezu. LHko 4. eta 5. mailakoa begiratu eta, duten mailaren arabera, hautatu.

Irakurketa lantzeko honako liburuxka hauek ere ongi daude:

  • Irakurmena lantzeko fitxak LH 4.maila, Zubia-Santillana. (50 irakurgai labur eta bakoitzari dagozkion ariketa eta ulermen galderak).
  • Txiri-txiri irakurgaiak LH 5.maila, Zubia-Santillana (50 irakurgai labur eta bakoitzari dagozkion ariketa eta ulermen galderak).
  • Euskara 4, 7. lan-koadernoa, Txanela proiektua, Elkar.
  • Euskara 4, 8. lan-koadernoa, Txanela proiektua, Elkar.

Interneten ere material asko dago, adibidez, ikasguay, Lehen Hezkuntzako ikasleentzako webgune interesgarrien bilduma.

Data: 2007/01/22

Atala Baliabideak, etiketak , , , , , , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude