“Interino” nola esan, “behin-behineko” ala “bitarteko”?

Galdera

Hiztegian bilatu nuen “interino” hitza, ez nekielako euskaraz nola esaten zen. Elhuyarren itzulpena “bitarteko irakaslea” da eta hori erabiltzen hasi naiz.

Zenbait idazkitan, ordea, “behin-behineko” erabiltzen dutela ikusi dut, eta nik ez dakit esanahi bera duten ala ez.

Erantzuna

Gaur egun (profesor) interino hitzaren ordain moduan bitarteko (irakasle) ematen da toki gehienetan.

a) Lehenik eta behin, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak sarean duen Hezkuntzako Hiztegira jo eta halaxe dator bertan:

Gaia: Hezkuntza eus – bitarteko lan-kontratu
cas – contrato laboral interino


Gaia: Hezkuntza eus – bitarteko funtzionario
cas – funcionario interino


Gaia: Hezkuntza eus – bitarteko irakasle
cas – interino, profesor


Gaia: Hezkuntza eus – bitarteko irakasle
cas – profesor interino


Gaia: Hezkuntza eus – bitarteko zerbitzuak
cas – servicios interinos

b) Euskalterm terminologia-bankuan eta Elhuyar hiztegian kontsultatuta ere, salbuespen bat kenduta, bitarteko (irakasle) dator.

c) Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere azken urteotan, salbuespenen bat kenduta, bitarteko erabiltzen dute.

d) Zehazki hiztegian, berriz, behin-behineko eta aldi baterako ordainak datoz interino hitzarendako.
Horiek guztiak azterturik, egokiena bitarteko hitzaren alde egitea dela dirudi.

“Behin-behineko”, berriz, gaztelaniazko provisional berbaren ordaintzat-edo agertzen da. Begiratu, bestela, adibidez zer datorren Hezkuntzako Hiztegian:

Gaia: Hezkuntza eus – behin-behineko destino
cas – destino provisional


Gaia: Hezkuntza eus – behin-behineko funtzionario
cas – funcionario provisional


Gaia: Hezkuntza eus – behin-behineko jabe
cas – propietario provisional


Gaia: Hezkuntza eus – behin-behineko matrikula
cas – matrícula provisional


Gaia: Hezkuntza eus – behin-behineko neurri
cas – medida provisional


Gaia: Hezkuntza eus – behin-behineko nota
cas – nota provisional


Gaia: Hezkuntza eus – behin-behineko zerrenda
cas – lista provisional


Gaia: Hezkuntza eus – behin-behineko zerrenda
cas – listado provisional


Gaia: Hezkuntza eus – behin-behineko ziurtagiri
cas – certificado provisional


Gaia: Hezkuntza eus – gaur egungo behin-behineko destino
cas – destino actual provisional

Beraz, interino bitarteko eta provisional, behin-behineko bereizketa egiteak ematen du egokiena.

 

Atala Hizkuntza, etiketak , , , , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude