Izan ezik

Galdera:

Lehen Hezkuntzako testu-liburu batean honakoa irakurri dut: “Eskerrak lapurrak azkeneko ilaran ezkutatu diren eta ez dituen inortxok ikusi, Danik ezik”. Nire zalantza hauxe da: ongi erabilita dago ezik partikula? Ez al da izan ezik esan behar?

Erantzuna:

Bai, zuk esan bezalaxe erabili behar da, hots, testu honetan Danik ezik okerra da eta honela beharko luke: Danik izan ezik edo Dani izan ezik. Ikus, bestela, zer esaten duen Euskaltzaindiak 16. arauan: “Erabil bedi formula osoa, izan ezik, eta ez ezik bakarrik, eta aurreko sintagmak har beza dagokion kasu marka. Nolanahi ere, ergatiboaren kasuan zilegi da absolutibo kasua erabiltzea”.

Hau da, Zuri izan ezik, beste lagun guztiei esan zien; Amarentzat izan ezik, senide guztientzat erosi ditut Eguberrietako opariak.

Informazio iturria: Euskaltzaindiaren 16. araua

Data: 2005/04/05

Atala Zuzenketa, etiketak , , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude