Konpetentzia / Gaitasuna

Galdera:

Azken bolada honetan “competencias” hitzaren itzulpenarekin gora eta behera ibili gara. Batzuok “gaitasunak” erabiltzearen aldekoak, beste batzuek “konpetentziak” zirela, gaitasunak beste gauza batendako gordetzen delakoan…

Horrekin lotuta informazio gehiagorik eskaini ahal diguzue? (Edo non bilatu esan?)

Erantzuna:

Competencia hitzaren itzulpena gaitasuna da, eta hala euskaratu dute itzultzaileek agiri ofizial guztietan. Ondorengo loturan ikusten ahal duzu, Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren webgunean:

IKASGAIAK

Oinarrizko gaitasunak eta ikasgaiak.

Curriculum eta ebazpen guztietan halaxe agertzen da; baita Europako Erreferentzia Marko Bateratuan zein Portfolioan ere.

Capacidad hitza ere berdin itzultzen da: gaitasuna (Sarasola, Ibon: Zehazki. Gaztelania-euskara hiztegia, Alberdania, 152 orr.).

Habilidad: trebetasun, iaiotasun, abilezia. Curriculumean, trebetasun erabili da.

Konpetentzia hitza ez da oraingoz euskal hiztegietan jaso. Egia da, hala ere, zenbaitek erabiltzen dutela, eta testu batzuetan agertzen dela. Batzuetan, gaitasuna-ren sinonimoa da; bestetan, lehia adierazten du:

 EHUskaratuak

Zientzia eta Teknologiaren corpusa

Data: 2008/05/09 (2013/05/29 datan berritua)

Atala Itzulpenak, etiketak , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude