Matrikulazio orria

Galdera:

Matrikulazio orri bat euskeratzen ari naiz. Nagoen zentroa helduentzat da. Orain arte beti A eredua egon da eta aurten D eredua eman behar dut. Matrikulazio orria itzuli nahian nabil eta nire zalantzak ditut ondo ari naizen edo ez. Ondorengo hitzak ondo euskeratuak ote? Ondorengo hitzak matrikulazioan datozen mailak dira.

  • Alfabetización: alfabetatze
  • Neolectores: ?
  • Consolidación: Finkatze
  • Formación de base: Oinarrizko prestakuntza
  • Castellano: Gaztelania
  • Cultura básica: Oinarrizko kultura
  • Gimnasia: soinketa

Erantzuna:

Erantsitako dokumentuan, EIBZren itzulpen proposamena aurkituko duzu.

Data: 2007/05/29

Kategoria Itzulpenak, etiketak , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude