Nola esan euskaraz “Aquí, el que no corre vuela”?

Galdera

Nola esaten da euskaraz “Aquí, el que no corre vuela”?

Erantzuna

Kontsulta-iturri batzuetara jo eta batean esaera hau aurkitu dugu: “Hemen, oinez ez dabilena hegan“. Gaztelaniazkoaren oso antzekoa da, baina balekoa iruditzen zaigu. Ironikoki,  etekin edo onuraren bat lortzeko asmoz gainerakoei azkar aurrea hartzen dietenei egiten die erreferentzia esaera horrek. Adiera horrekin noizbait entzuna dugu beste hau ere: “Batzuek astindu zuhaitza, baina beste batzuek bildu sagarrak”.

Eta, nolabait, ez lokartzeko gomendioa ere egiten du zuk kontsultatu diguzun esaerak, esnatzeko —ernatzeko— gomendioa alegia, gero agian berandu izango baita etekin edota onura hori eskuratzeko.  Azken ideia honi loturik, euskaraz bada aski ezaguna eta erabilia den esaera bat: “Egon hadi lo eta jango duk mehe“. Eta horren aldaera den beste hau ere aurkitu dugu —nahiz eta horren ezaguna izan ez—: “Egin ezak lo eta jango duk mehe, izan arren bi neskame“.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude