Nola idazten dira helburuak?

GALDERA:

Egun on.

Nola idazten dira helburuak? Ondoko bi aukera hauetako zein da zuzena: Adimen matematikoa eta linguistikoa indartu eta hobetu ala Adimen matematikoa eta linguistikoa indartzea eta hobetzea?

ERANTZUNA:

Helburuak adierazteko, -T(Z)EA nominalizazioa baliatzen da; hortaz, zuk emandako bi aukeren artean “Adimen matematikoa eta linguistikoa indartzea eta hobetzea” da zuzena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude