ahal dut / dezaket?

Galdera

Azkenaldian “ahal izan” egituraren erabilera geroz eta jende gehiagoren ahotan dabilela sumatzen da eta beste erabilerak alboratzen ari direla uste dut, esate baterako: “egin dezaket”, “ekarri dezakezu”, “egin dezakegu”… Horien ordez “egin ahal dut” , “ekarri ahal duzu”, “ahal duzu” entzuten ditut.

Jatorra al da erabilera hori?

Jarraitu irakurtzen

Aspektua: “ama, laguntzen/lagunduko?”, “ematen/emanen?”, “ekartzen/ekarriko?”…

Galdera

Bai etxean bai eskolan, txikienek maiz erabiltzen dituzte honelako esaldiak; “ama, laguntzen?”, “emanen?”, “ekartzen?” , ” ikusten?”… Guztiak zaku berean sartu behar ditugu edo bada desberdintasunik haien artean?

Irakasle batek ikasle bati “ikusten!” erratea ez dago gaizki, ezta? baina “emanen?” erraterako, gaizki dagoela iruditzen zait niri. “Emango zenidake?” edo “ekarriko zenidake?” erabiliko nuke nik.

Jarraitu irakurtzen

“egin ahal dut” bezalako formen mesedetan, bazter gelditzen ari ote dira “egin dezaket” bezalakoak?

Galdera

Azkenaldian “ahal izan” egituraren erabilera geroz eta jende gehiagoren ahotan dabilela sumatzen dut, eta beste erabilerak alboratzen ari direlakoan nago. Esaterako, “egin dezaket”, “ekarri dezakezu”, “egin dezakegu” formen ordez, “egin ahal dut” , “ekarri ahal duzu”, “egin ahal dugu” entzuten ditut. Egokiak al dira? Jatorra al da erabilera hori?

Jarraitu irakurtzen

Nola esan “Jugar a papás y mamás”

Galdera

Nola esan behar da euskaraz “jugar a papás y mamás”? “Amatan jolastu”, “Ametan jolastu”, “Amatara jolastu”, “Ametara jolastu”, Aita eta amatan jolastu”, “Aita eta ametan jolastu”, “Aita eta amatara jolastu”, “Aita eta ametara jolastu”… Esateko modu hauek egokiak dira? Besterik bada?

Jarraitu irakurtzen