“Pirataz mozorrotu” egitura zuzena da?


Galdera

Egun on!

Inauteriak hurbil ditugula-eta, galdetu nahi dizuegu ea zuzena den “pirataz mozorrotu” egitura.

Zuen erantzunaren zain, jaso ezazue gure agurra.

Erantzuna

Bai, zuzena da. Euskaltzaindiaren Hiztegian, mozorrotu hitza kontsultatuta, sarrera hau dator:

Hortaz, ikusten dugu “Itsaslapurrez mozorrotua” ontzat ematen dutela.

Elhuyar hiztegian ere mozorrotu kontsultatuta, bada horrelako adibiderik 2. adieran:

MOZORROTU hitzaren ordaina eta adibideak, euskaraz eta gaztelaniaz

Elhuyar hiztegian disfrazar begiratuta ere eskura ditugu antzeko beste adibide batzuk 1. adieran:

DISFRAZAR hitzaren ordainak eta adibideak Elhuyar hiztegian.

Hortaz, Euskaltzaindiaren Hiztegian zein Elhuyarrenean zer datorren jakinik, zuzentzat eta egokitzat emango ditugu ondoko modu hauek, besteak beste:

– Pirata jantzita etorri da.

– Pirataz jantzita etorri da.

– Pirata-mozorroa jantzita etorri da.

– Pirataz mozorrotuta etorri da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude