“plazerra” ala “plazera”?

Galdera

Euskara batuan nola esan behar da: “plazera” edo “plazerra”? Beti esan eta entzun izan dut “plazerra”, baina azken hilabeteetan “plazera” ari naiz entzuten.

Erantzuna

Euskara batuko hiztegi kontuak lehendabizi Euskaltzaindiaren Hiztegian kontsultatu behar ditugu jakiteko ea akademiak zerbait arautu duen hitz horren inguruan. PLAZER kontsultatuta, hauxe dator:

plazer iz. (-r- bakunarekin). Atsegina. Haragiaren plazer debekatuak. Animaliak mina eta plazera sentitzeko gai dira. Plazerezko negarrez bustirik begiak.

Hortaz, argi dago Euskaltzaindiak PLAZERA erabaki duela, -r- bakuna alegia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude