“X-i eta Y-ri” ala “X-ri eta Y-ri”?

Galdera

Nola idatzi behar da: ” X-i eta Y-ri dagokionez…”  edo  “X-ri eta Y-ri dagokionez…”? Edo ez bata eta ez bestea?

 

Erantzuna

Zure galdera dela-eta, bi kontu aipatu nahi dizkizugu:

a) Lehenik eta behin argi izan behar dugu nola izendatu behar ditugun euskaraz bi ezezagun hauek, azken batean bi letra hauek:

  • X letraren izena ixa da —ez ekis—.
  • Y letrarena i grekoa —nahiz eta, ekonomizatze aldera, normalean i esango duzuen—.

Hori horrela izanik, X-ri eta Y-ri dira zuzenak; hau da, Ixa-ri eta i-ri (edo i grekoari).

b) Aditza dela-eta, ez da zuzena “X-ri eta Y-ri dagokionez“. Hau askotan egiten den akatsa da, oso-oso maiz entzuten eta irakurtzen dena. dagokionez singularrerako da eta pluralerako dagokienez erabili behar da. Testuinguru honetan plurala behar dugu; hortaz, X-ri eta Y-ri dagokienez. Afera honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, jo EIBZko Hizkuntza akatsak blogeko sarrera honetara: dagokionez/dagokienez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude