“Zuk eta nik euskaraz elkarrekin” ala “Zu eta ni euskaraz elkarrekin”?

Galdera:

Euskararen egunean lantzeko, lelo bat sortu dugu eskolan eta zalantza ere sortu zaigu. Leloa: “Zuk eta nik euskaraz elkarrekin” edota “Zu eta ni euskaraz elkarrekin”. Zein da egokia? Aunitz eskertuko genizueke azaltzerik bazenute.

Erantzuna:

Zuek emandako bi aukerak dira zuzenak eta egokiak. Kontua da bakoitzaren azpian isilduta dagoen aditza desberdina dela eta horregatik batean ergatiboa agertzen dela eta bestean ez:

“Zuk eta nik euskaraz elkarrekin”. Lelo honen pean hauek daude: Zuk eta nik euskaraz egingo dugu elkarrekin, hau da, Zuk eta nik euskaraz hitz egingo dugu elkarrekin; edo Zuk eta nik euskaraz jardungo dugu elkarrekin.

– “Zu eta ni euskaraz elkarrekin”. Lelo honen pean, berriz, beste hauek daude: Zu eta ni euskaraz mintzatuko gara elkarrekin, edo Zu eta ni euskaraz ari(tu)ko gara elkarrekin edo Zu eta ni euskaraz jardungo gara elkarrekin.

Hortaz, bi aldaeretako edozein aukera dezakezue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude