Bota ura! (nire terrazatik)

bota-uraEgilea: Juan Kruz Igerabide
Ilustratzailea: Belen Lucas
Argitaletxea: Giltza-Edebe
Bilduma: Tukan urdina
Urtea: 1997
ISBN: 978-84-8118-999-5
R: 357

1998 Edebé sarian finalista.

“Eguraldi ona dagoenean, etxeko terrazan egoten naiz irakurtzen, marrazkiak egiten eta ipuin laburtxoak idazten. Terrazatik, mundu guztiari begiratu, eta oso ondo pasatzen dut, ni ez naute ia inoiz ikusten eta”.

Bota ura! liburuan mutiko batek idatzitako hogeita bi pasarte labur ditugu, eta hauetan oso gai eta kontu ezberdinak ukitzen dira.

Liburu honetan narrazio laburra erabiliz testu poetikoa, prosa poetikoa, egiten da. Hala ere, horrez gain, oso modu orokorrean bada ere, eusten zaio hari argumentatiboari. Istorioak baino garrantzitsuagoa da liburuaren tonua, idazkeran eta ideietan nabaritzen den tonu literarioa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.