Ez naiz ilehoria eta zer?

ez-naiz-ilehoriaEgilea: Kirmen Uribe
Ilustratzailea: Mikel Valverde
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Eta zer?
Urtea: 2004
ISBN: 84-9783-154-3
R: 2.316

Berdintasunerako hezkuntza.

Amirak ilehoria izan nahi du, filmetako aktoreen moduan. Izebarekin astero joaten zen zinemara Europara etorri aurretik. Gero, zinematik atera eta Europara begira jartzen ziren biak itsasertzetik. Orain itsasoaren beste aldetik idazten dizkio izebari gutunak.

Amira Marokotik etorri da beste asko bezala. Berak, ordea, bere historia, bere ametsak eta bere bizipenak kontatzeko aukera izan du. Atzerritik etorritako beste askok bezala, bere herriaz eta maite dituen pertsonez asko gogoratzen dela ohartaraziko gaitu. Ikusaraziko digu desberdintasuna dibertigarria ere izan daitekeela, eta aberasgarria, munduari begiratzeko modu berriak eskaintzen dizkigulako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude