Hakuna matata

hakuna_matataEgilea: Jon Arretxe
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Branka
Urtea: 1995
ISBN: 978-84-8331-341-1
R: 5.696

Zehar gaia: kulturarteko hezkuntza

Irakurtzea beti da abentura bat, baina idazlea bidaiari nekaezina denean, kasu honetan gertatzen den bezala, liburua mila eta bat gauetako ibilgailu eta kontalari bihurtzen zaigu. Horrela, Jon Arretxeren eskutik ezagutuko ditugu Istanbuleko Mezkita Urdinaren edertasuna eta Ganges ibai sakratuaren misterioa, Txinako zibilizazio zaharra eta Egiptoko basamortuko gauen lilura.

Munduko lau bazterretan kokaturiko ipuin hauek irakurtzean, txoko horiek bisitatzen ibili zarela sentituko duzu agian, edo, bestela, bertako sekretuak zuk zeuk deskubritzeko gogoa sortaraziko dizu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude