Hiru xerri ttipi

hiru-xerriEgilea: Amaia Hennebutte eta Fanny Millard
Gainbegiratzailea: Jean Louis Davant
Ilustratzailea: Gerda
Argitaletxea: Ikas
Bilduma: Hiru otso
Urtea: 2009
ISBN: 978-2-84963-063-1
R: 5.676

HIRU OTSO izeneko obra hiru album eta CD-audio batek osatzen dute. Haurren beldurra gainditzen laguntzeko, hiru otso desberdin elkartzen ditu trilogia honek. Bereziki Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzenduak dira:

  • Hiru xerri ttipi: ipuin tradizionalaren egokitzapena
  • Otsoa, axeria eta ahuntzak: euskal mitologiako kondaira bertsotan
  • Otso gosetua: otso istorio berria
  • Hiru otso CDa: hiru ipuinen grabazioa, musikaz lagundua

Hiru liburuen osagarria da hiru ipuinak entzuteko diskoa. Ipuin irakurketa musikatua, liburuan irakurtzen dena barne-barnetik sentiarazteko helburuarekin egina.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude