Martin egon geldi

martinegongeldiEgilea: Leire Bilbao
Ilustratzailea: Patxi Gallego
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Kuku
Urtea: 2009
ISBN: 978-84-9783-742-2
R: 5.485

Liburu honetan, Martin mutikoaren abenturak kontatzen dira. Umetan sarri-sarri entzun ohi den esaldi batetik abiatu da idazlea: <egon geldi>, gurasoen ohiko esaldia da.

Ipuinean, ama Martinekin aireportura joango da bidaia batetik datorren aitonaren bila. Amak <Martin, ez atera kotxetik> esango dio semeari. Oraingo honetan ez dio esan <geldi> egoteko, eta beraz, Martin, kotxean bakarrik geratzen denean, atzeko eserlekutik aurrekora pasatuko da. Halako batean, kotxea mugitzen hasiko da. Garabi bat da, gakoa jarri, eta kotxea aurrerantz mugitzen hasiko da. Horrela, bidaia batean murgilduko da Martin, munduari buelta emango dion bidaian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude