Miss Txatarra

miss-txatarraEgilea: Xabier Mendiguren Elizegi
Ilustratzailea: Patxi Gallego
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Xaguxar
Urtea: 2007
ISBN: 84-9783-471-2
R: 4267

Bizitza guztiek dauzkate sekretuak gordean, eta lehenago edo beranduago ia denak ateratzen dira agerira.

Katixa neska koxkor bat da, txatartegi batean bizi dena bere aitarekin. Arratsaldeetan, aitaren lagun heavyak etortzen dira txatartegira beren motoekin, rock musika entzun eta garagardoak edatera. Asteburuetan, berriz, amona bisitatu eta harekin txokolatea hartzera joaten da, horretarako soineko pinpirin bat jantzita batere gustatzen ez bazaio ere.

Halako batean, berak ezagutu ez duen amaren gainean gehiago jakin nahiko du; haren argazki bat dauka bere gelan gordeta, baina misterio batean inguraturik sumatzen du amaren bizia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.