Printzesa politaren sekretua

printzesa-polita.phpEgilea: Aitor Arana
Ilustratzailea: Aitziber Alonso
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Matxinsalto
Urtea: 2007
ISBN: 978-84-8325-997-9
R: 4.131

Protagonista ausarta du istorioak. Imanol, gurasoekin batera Bilbon bizi den hamar urteko mutiko beltzarana. Lagun berri bat egin du mutiko horrek Internet bidez. Oso gustukoa du, eta aurrez aurre ezagutu nahi luke. Izan ere, “Printzesa polita” izenarekin sinatzen ditu Imanoli bidaltzen dizkion mezuak.

Azkenekoan esan dio benetako printzesa dela, eta berak nahiko lukeela mutikoa ezagutu, baina ezin duela bizi den gaztelutik irten. Imanol gaztelura etortzea, berriz, oso arriskutsua izan daitekeela. Haitz Zorrotz mendi zorrotzaren puntaren puntan dago gaztelua, haraino autobusik ez da iristen, baina Imanolek hala nahi badu, bidaliko dio zaldi-gurdi bat bila esaten dion lekura. Mutikoaren poza!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.