Txomin ipurdi

txominipurEgileak: Joxe Arratibel eta Patxi Zubizarreta
Ilustratzailea: Antton Olariaga
Argitaletxea: Erein
Bilduma: Urrezko giltza
Urtea: 2001
ISBN: 978-84-7568-967-8
R: 2.345

“Behin bazieren Txomin Ipurdi eta haren ama. Pobreak ziren eta egun batez Txomin Ipurdik amari esan zio: Erregearen jauregira joanen naiz laguntza eskatzera”. Horrela hasten da ipuina, eta hortik aurrera ipuin klasikoen egitura du: Tomini bidera aterako zaizkio azeri bat eta otso bat. Jauregian Errregek probak pasaraziko dizikio Txomini eta guztietatik onik aterako da,

Aipagarriena alderdi estetikoa da, oso ondo zaindua baitago. Ilustrazio ikusgarriak, kolorez beterikoak. Ipuinaren alderdi erakargarriena ilustrazioen dotorezian datza.

Hala ere, ezin da ahaztu ipuina modu atsegin eta erakargarrian idatzirik dagoela. Egitura erabat kateatua, errepikapenetan oinarritua, haur txikiek hain gustagarri dituzten efektuak bilatua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.