Berriz ere hutsetik hastera

berrizerehutsetikEgilea: Migel Angel Mintegi
Ilustratzailea: Mari Mar Agirre
Argitaletxea: Erein
Bilduma: Bioleta
Urtea: 2008
ISBN: 978-84-9746-472-7
R: 5.222

Idoia, hemezortzi urteko neska gaztea, da protagonista. Gaztea izan arren, bizitzak alde latzena erakutsi dio eta, etxetik hirira joan da, bere kabuz bizi nahian, presiorik gabe eta libre sentitzeko asmotan.

Maitasuna zer den jakin gabe dago oraindik, eta kostata onartuko du maitasunaren abenturan sartzea. Berriz ere bizitzak kale eginen dio, ordea, eta egoera larri eta ilunean ikusiko du bere burua.

Hala ere, argia topatuko du, azkenean, tunelaren bestaldean, harreman bihurrietatik askatuta.

Gaurkotasun handiko eleberria dugu hau. Gaia, berez, dramatikoa, baina erreala dela esan daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.