1.002. Gaua

1.002. Gaua

1.002. Gaua

Egilea: Xabier Mendiguren
Ilustratzailea: Iñaki Martiarena, Mattin
Argitaletxea: Pamiela
Bilduma: Gazte Literatura
Urtea: 2010
ISBN: 9788476816363
R: 6.303

 

Abenturazko nobela, irakurtzen hasi eta, bukatu arte, gelditu gabe irakurtzeko modukoa da. 34 kapitulu labur ditu, gehienak hiruna orrikoak, bakoitzaren hasieran zuri-beltzezko irudi txiki bat dute.

Bi zatitan banatuta, XVI. mendeko neska bat du protagonista, baina bere pentsamoldea eta jarrera ez dira garai hartakoak. Liburuan zehar, maitasun kontuak, bidaiak, piratak, bahiketak eta ihesaldiak ditugu, besteak beste.

Sekuentzia narratiboa koherentea da eta tentsioari eusten dio kontaketan. Narratzailea orojakilea da eta pertsonaiek ezaugarri psikologiko eta fisikoak ongi definituta dituzte; enpatia sortzen dute. Garai hartako giroaren berri ematen du narrazioak.

Aitzakia bakarra du, ene ustez, batzuetan lexikoa zail samarra da gaztetxoentzat. Ezohiko hitzak erabiltzen ditu, esaterako: zangar, bargasta, asturu, ozarki, espingarda, erlantzean…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.