Asmatu nor naizen

asmatu-nor-naizenEgilea: Beatrice Masine
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Ameslari
Urtea: 2006
ISBN: 84-8325-965-6
R: 3.730

Bi ikaskide gazteren arteko mezu trukaketa kilikagarria.

Institutuko ikastaroa hasi berri, ekiten dio neska batek mezuak bidaltzeari gustuko duen bere ikasturteko mutil bati. Maite duela, eta asmatzeko nor den eskatzen dio besteari bizkar-zorroan sartu dion izenik gabeko gutunean. Eta mutila, jakin-minez, prestatzen da erantzutera eta mezua neskak esandako lekuan uztera.

Bien arteko jokoa da, eta biak dira horren jakitun. Haatik, mezu trukaketa horretan inoiz inorekin hitz egin duten baino argiago hitz egingo dute elkarrekin, eta horrek izango ditu bere ondorioak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude