Eztia eta ozpina

eztia-ozpinaEgilea: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Alberdania
Bilduma: Ostiral saila
Urtea: 2001
ISBN: 84-88669-18-6
R: 2.357

Selim gazte marokoar bat da. Eta bere adineko gazte marokoar askorentzat bezala, Parisera joatea da bere ametsa. Han dauka bere Meka.

Bidaia horretan eztia eta ozpina ezagutzen ditu. Eztia, maitasuna, Esther izeneko neska gasteiztar batez maiteminduko delako. Ozpina, bidaia, marokoarrek gorriak ikusi behar izaten baitituzte Afrikatik Europara datorren bidean.

Nobelak hiru ikuspuntu ditu: Selimena, Estherrena eta legez kanpoko atzerritarrei muga pasatzen laguntzen dieten mugalariarena. Hiru ikuspuntu, hiru genero (kontakizun zuzena, egunkaria eta prentsa erreportajea) istorioa osatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.