Ibaizabalen udazkena txikientzat

Imanol Mercero / 2012-10-28 / 210 hitz

  • Izenburua: Burgik besarkada bat behar du
  • Idazlea: David Melling
  • Itzultzailea: Miren Agur Meabe
  • Ilustratzailea: David Melling
  • Argitaletxea: Ibaizabal

Azal gogorreko eta tamaina txikiko album ilustratu hau bilduma baten lehen zenbakia da. Bertan, narrazio oso sinple batean, protagonistaren eta gainerako pertsonaien aurkezpena egiten da.

Lehen ale honetan Burgi hartz nabarra hibernaziotik esnatu berri da eta besarkada baten behar larria sentitzen du. Parean jartzen zaizkion guztiekin saiatzen da, baina ingurukoak izutzea besterik ez du lortzen. Untxiak, bere biktimetako bat, bide egokian jartzen du, beste kobazulo baten atarian. Nor biziko da kobazulo hartan?

Istorioan haurren sentimenduak adierazteko ezintasunaz hitz egiten da, zeharka betiere. Hala, besarkadak jaso eta emateaz ari zaigu, haurrei askotan gertatzen zaien nahi gabeko min eragiteei buruz ere bai, eta, oro har, maitasuna adierazteko bideak esploratzeko gogoa pizten du. Hori dena bilduma baten lehen alearen aurkezpena eginez, bereziki bildumako pertsonaien aurkezpena: Burgi, ardiak, untxia, hontza eta Burgi-ren gurasoak.

Ilustrazioak umoretsuak dira, kolore epelak erabiltzen dira, eta fokuan dagoena baino ez da marrazten. Horregatik, askotan, Burgi hondo txuri baten gainean agertzen zaigu.

Testua letra larriz idatzita dago, lehen irakurleak gogoan.

Burgiren bilduman hiru ale kaleratu dituzte.

Horretaz gain, Leontzio bilduma berria ere argitaratu dute, tamaina txikiko lau zenbakirekin eta tamaina ertaineko bosgarrenarekin. Urtebetetik aurrerako irakurleentzat.

Burg i hiru urtetik gorakoentzat gomendatzen dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.