Sommer jaunaren istorioa

sommer-jaunarenEgilea: Patrick Süskind
Itzultzailea: Lourdes Oñederra
Ilustratzailea: Jean-Jacques Sempé
Argitaletxea: Erein
Bilduma: Perzebal
Urtea: 2007
ISBN: 978-84-9746-397-3
R: 4.548

Sommer jaunaren istorioa auzokide berezi bat duen mutiko baten begietatik dago kontatua. Inork ez du Sommerren izena ezagutzen. Horrexegatik, hain justu, deitzen diote izen horrekin: Sommer (uda).

Ibili eta ibili, eta besterik ezean, ibiltzen jarraitzen duen gizon arrotza da herrian. Gertaera bitxi askotan gertatuko da mutikoa harrapatuta, eta beti egongo da Sommerren itzala haien inguruan.

Intriga eta jakin-mina sortzen duen pertsonaia da Sommer jauna. Bizitza modernoaren hondo-hondotik azaleratzen den bakardadearen irudia. Ez da makala mutikoaren bizikizunetan Sommer jaunak hartu duen lekua. Gazte eta helduentzako liburua da. Zinez liburu ederra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.