Desagerpen kasu bat oporretan

Egilea: P.D. Baccalario eta A. Gatti
Itzultzailea: Aitor Arana
Ilustratzailea: Effeffestudios
Argitaletxea: Mezulari
Bilduma: Voltaire kaleko abenturak
Urtea: 2012
ISBN: 978-84-271-3325-9
R:
6.789

18 kapituluz osatutako liburua, horietako asko zuri-beltzeko ilustrazio batez hornituak datozkigu. Voltaire kaleko detektibeen beste kasu bat kontatzen digu liburu honek. Bilduma bateko liburua izan arren, aurrekoak irakurri gabe ere uler daiteke, kasu bakoitza askea baita, nahiz eta protagonistak errepikatu. Oraingoan, Normandiako kostara joango dira Anette eta Fabo neba-arrebak gurasoekin eta, egiazko misterio bat aurkitu dutela iritzita, taldekideen laguntza eskatuko dute. Ondorioz, taldekide gehienak bertaratu egingo dira. Parisen geldituko diren bi kideen laguntzaz, orain arte bezala, kasua argitu ahal izango dute.

Erraz irakurtzen den liburua da, liburuan zehar interesari eusten diona, usteak erdia ustel izan ohi duela erakuts diezagukeena. Liburuko protagonistek bezala, polizia nobelak gustuko dituenarentzat aproposa.

Akatsen batzuk gorabehera (51. orrian aitaren txankletak aipatzen dira, baina irudian oinutsi ageri da, Levasseur / Levasse, Barduchon / Baaduchon, Pennec / Fennec) edizio txukuna dela esan daiteke, ia 200 orrialdera iristen den arren, letra handia du, eta azkar irakur daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.