Magiaren muga ilunak

Magiaren muga ilunakEgilea: Pierre Bottero
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: A elkartea
Urtea: 2012
ISBN: 978-84-8394-565-0
R: 6.795

Liburu berezia dela iruditzen zait, ez da edonori gomendatzeko modukoa, harridura sortzeko gauzak ditu, (bai argumentu aldetik; bai forma aldetik, esaterako, hitz bakarreko bi kapitulu ditu; eta bai zenbait esapideren aldetik), baina zenbait unetan ulertzeko zaila da. Bilduma bateko bigarren alea da; ez dakit aurrekoa irakurrita, agian, ulertzeko errazagoa izango ote den. Iruditzen zait, hasieran, elkartea zer den azaltzen duen oharren batek ulermena erraztuko lukeela. Nire ustez, irakurzalea eta fantasiazalea izan behar da liburu hau gustatzeko, eta ez da denbora pasa irakurtzeko modukoa, esfortzua eskatzen duelakoan nago.

Hona hemen argumentua: Ombe izeneko neskak elkarte batentzat lan egiten du. Lehen aldiz bidaliko dute misio batera, horretarako, magia erabiltzea ezinbestekoa izango du. Iratxoak, Bereziak, aztiak, trolak… izango ditu bidean, eta bere ezaugarriez eta elkartearen laguntzaz baliatu beharko du aurrera egiteko. Frantzian girotua dago.

Gramatika eta tipografia akats batzuk ditu: atzeratzeaz/ateratzeaz, Leroy/Leory, ezkutarurik, Monopaly…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.