Xabier Olasoren ‘Izeko eta biok’ kontakizuna kaleratu du Ibaizabalek

Erredakzioa / 2012-12-20 / 95 hitz

Maribel Aiertzak idatzitako ‘Mara eta izar-saltzailea’ narrazioa ere argitaratu du, Matxinsalto bilduman

Zortzi urtetik aurrerako irakurleentzako bi narrazio argitaratu ditu Ibaizabal argitaletxeak Matxinsalto bildumaren barruan: Xabier Olaso 2005eko haur eta gazte literaturako Euskadi sariaren irabazlearen Izeko eta biok, Ima Mendiolak ilustratua; eta Maribel Aiertzaren Mara eta izar-saltzailea, Ainara Azpiazuk ilustratua.

Izeko Eli eta haren iloba Aneren arteko harremanak ditu ardatz Olasoren kontakizunak. Oso bidaiazalea da Eli, eta baita bromazalea ere. Izarrekin hitz egiten duen Mara izeneko neskato bat da Aiertzaren narrazioko pertsonaia nagusia. Bihotzean min hartu du ilargiaren zilarrezko malko bat buru gainera erori zaionean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.